XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
c)
103.
Senideok: Jainkoaren hitza entzun dugu; eta, fede berak eraginik, zabaldu dugu mundu osora geure eskaria.
Gorets dezagun orain bihotzez salbamenera eta gaurko elkarte honetara deitu gaituen Jaungoikoa.
Igande honetan elkartean bildu gaituen Jainkoak bere salbamen-asmoak agertu dizkigu entzun ditugun Liburu santuetako irakurgaietan.
Gorets dezagun gizaki guztion Aita den Jainko berorren ontasuna eta eskertu bere Seme Jesukristogan agertu digun maitasuna.
Senideok: Igandero, elkartean biltzen garenean, Jesus berpiztua geurekin izaten dugu. Entzun dugu Berak gaur zuzendu digun hitza eta, horren argitasunean, otoitz ere egin dugu, Jaunari gizon-emakume guztien alde eskatuz.